cpbidasoa@gmail.com | 688 873 110

logologo
  • Nor naiz
  • Zerbitzuak
  • Gestalt terapia
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano
  • Nor naiz
  • Zerbitzuak
  • Gestalt terapia
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano

ONLINE TERAPIA
EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ

Norberaren
aldaketarako
konfiantza-gunea
ZURE LEHEN SAIOA AGENDATU
01
Terapia zure hizkuntzan

Psikologia-kontsulta bat erosoen sentitzen zaren hizkuntzan: euskaraz edo gaztelaniaz.

02
Edozein lekutatik

Sartu gune terapeutiko konfidentzial batera zure etxeko erosotasunetik, zauden lekuan zaudela.

03
Zure ordutegira egokituz
Zure egoera pertsonal kontutan hartzen dut, eta ordutegi malguak eskaintzen dizkizut.

ONLINE PSIKOLOGOA

Terapeuta moduan 15 urtetik gorako esperientzia hazkunde eta eraldaketa pertsonaleko prozesuak laguntzen
Eleno Alkain Lekuona naiz, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) psikologian lizentziatua eta Donostian kontsulta pribatuan 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen terapeuta. Nire helburua espazio seguru eta profesional bat eskaintzea da, zure emozioak miatu eta zure ongizatean lan egiteko, euskaraz zein gaztelaniaz, zure beharretara eta egoeretara egokituz.

Nire ibilbidean prestakuntza sendoa dago Gestalt terapian, haur eta gazteen terapian eta arteterapian; terapia hauek, bizitzako etapa desberdinetan dauden pertsonen behar emozionalak lantzeko ezinbesteko izan dira. Familiekin, haurrekin, nerabeekin eta helduekin lan egin dut, erronkak gainditzen eta loturak sendotzen lagunduz.

Kontsultan lana egiteaz gain, eguneko osasun mentaleko zentroetan arteterapia tailerrak eman ditut, hala nola Gizaiden, San Rafaelen eta Agifesen, eta Donostiako Udalerako talde terapeutikoak gidatu ditut, familiei heziera-prozesuetan lagunduz.

Gaur egun, CPH Bidean zentroko formakuntza eskolako kide naiz, eta etorkizuneko terapeutak prestakuntzan laguntzen dut, nire esperientzia praktikoa Gestalt terapiaren irakaskuntzarekin konbinatuz.

NIREKIN KONTAKTUAN JARRI

TERAPIA PSIKOLOGIKOA ONLINE

Hauek dira nire zerbitzuak

Online terapia helduentzat

Konfiantzazko leku bat, norbere kezkak lantzeko, estresa kudeatzeko, blokeo emozionalak gainditzeko eta norbere ongizate pertsonala hobetzeko leku bat eskaintzen dut.

Bikote terapia online

Bikotearen komunikazioa hobetzeko, gatazkak konpontzeko eta lotura sendotzeko laguntza eskaintzen dut, bikotearentzat harreman osantsu eta betegarriago bat sortuz.

Talde-terapia online

Talde esperientzia aberasgarri bat, esperientziak elkarbanatuz, ikasi eta hazteko, taldean elkarri lagundu eta emozioak nahiz bizipenak batera aztertzeko.

Arteterapia online

Atrearen bidez sortutako espazio terapeutiko bat, zure emozioak aztertu eta auto-ezagutzan sakontzeko.

GESTALT ONLINE TERAPIA

Zer da Gestalt terapia eta nola lagun zaitzake?
Gestalt Terapia zure pertsonaren alderdi ezezagunak aztertzera gonbidatzen zaituen harreman- eta esperientzia-ikuspegia da. Esperimentazioaren bitartez, egunerokotasunari aurre egiteko ohiko moduak kolokan jartzen ditu, aukera berriei eta bizimodu osoagoei ateak irekiaz. Prozesu horretan, terapeutarekin eta zure buruarekin elkartzeak aldaketa esanguratsuak eragiten ditu, eta horrela zure baliabide pertsonalak eta emozionalak aberasten dira.

Ikuspegi holistiko honek zure burua ez ezezik, zure gorputza, emozioak eta ingurune soziala ere kontuan hartzen ditu, ikuspegi integral batetik lan egiteko aukera emanez. Gestalt terapian, gatazkak ez dira saihesten; aitzitik, aldaketarako eta hazkunderako aukera gisa aztertzen dira. Errepikakorra eta ohikoa dena berritzailea eta aberasgarria bihur daiteke.

Terapeuta erantzunik edo aholkurik ez ematen saiatzen da; aitzitik, elkar deskubritzeko prozesu batean laguntzen zaitu, zeure irtenbideak aurkitzen eta zure beharrak identifikatzen. Adimenaren terapia bat baino, Gestalt kontaktuaren terapia bat da, non oraina eta bion arteko harremana aldaketaren gako bihurtzen diren.

HITZORDUA ESKATU
Terapia Gestalt online

SENDATZEKO GOGOETAK

Gestalt terapia,
eraldaketa pertsonalerako bidaia

“Terapia prozesua tipula bat bezalakoa da: kentzen den geruza bakoitzak gure izatearen muinera hurbiltzen gaitu”
Virjinia Satir
Virjinia Satir Egilea, gizarte langilea eta psikoterapeuta estatubatuarra (1916-1988)
“Terapia ez da paziente bati aplika dakiokeen teknika bat. Terapia bi pertsonen arteko topaketa da”
Laura Perls
Laura Perls Psikologo eta psikoterapeuta alemaniarra (1905-1990)
“Terapiaren zeregin nagusia pertsonei beren bizitzak bizitzen laguntzea da, ez beste batzuek beraientzat nahi dituzten bizitzak”
Irvin Yalom
Irvin Yalom Psikiatriako katedraduna eta psikoterapeuta iparramerikarra (1931)

“Fedea, kontzientzia soilaz haratago, urrats bat gehiago emanez gero, gure oinpean zoru bat egongo dela jakitea da”

Paul Goodman
Paul Goodman Soziologo, idazle, psikoterapeuta eta ekintzaile estatubatuarra (1911-1972)
Psicoterapeuta online

KONTAKTUA

Zertan lagundu ahal dizut?
Nire online terapian espazio seguru eta eroso bat aurkituko duzu, zure buruarekin konektatu ahal izateko, zure emozio eta beharrez jabetuz. Nire helburua zure hazkunde prozesuan laguntzea da, zure zati desberdinak integratzen eta bizitza autentikoagoa eta beteagoa eraikitzen lagunduz.
Aurretiko hitzordua: 688 873 110
cpbidasoa@gmail.com
Online saio bat erreserbatu

    Eleno Alkain, psicólogo especializado en terapia Gestalt. Terapia online en euskera y castellano. Un espacio de confianza para el cambio personal.

    Contacto y cita previa

    688 873 110

    cpbidasoa@gmail.com

    Horario de atención:

    de 8.00 a 20.00 horas.

    SERVICIOS

    Terapia online para adultos
    Terapia online de pareja
    Terapia grupal online
    Arteterapia online

    PÁGINAS LEGALES

    Aviso legal
    Política de privacidad
    Política de cookies
    Declaración de accesibilidad
    Mapa del sitio

    © 2025 Eleno Alkain.